Zerbitzu eta instalazioak


Erregimen

Egoiliarrek ostatu - gosari eta mantenu erdia (afaria) erregimenean daude.


Logelak, bai barrura bai kanpora ematen dutenak, banakakoak dira eta komun partekatuak dauzkate.

Gela bakoitzean aurki daiteke: ohea, armairua, lanerako mahai apalduna, aulkia, konketa, hozkailua eta Interneterako konexioa (zuntz optikoa).

Garbiketa zerbitzu erregularra egiten da, xukaderak eta maindireak aldatzearekin batera.

Zerbitzu komunak

Egoiliarrek honeko gela eta zerbitzu komunak dauzkate:

  • Telebista gela eta egongela.
  • Musika gela.
  • Ping-pong gunea.
  • Dohan erabil daitekeen sukalde hornitua: bitrozeramikak, labea, mikrouhinak, hozkailu-izozkailuak eta armairuak egoiliar bakoitzarentzat.
  • Ikasketa gela.
  • Kirol eremuak: futbol zelaia, saskibaloi pistak, frontoia, kiroldegi estalia.
  • Ikuzketa autozerbitzua.
  • Bizikletak eta motoak gordetzeko eremua.

  • Informazio gehiagorako

    Harrera irekita egoten da 8etatik ordubietara, astelehenetik ostiralera. Premiak, iradokizunak, ekarpenak edo hobekuntzak aurkezteko tokia da, eta bertan jaso daiteke informazioa eta/edo orientabidea.