Erregimen
Egoiliarrek ostatu – gosari eta mantenu erdia (afaria) erregimenean daude.
Logelak, bai barrura bai kanpora ematen dutenak, banakakoak dira eta komun partekatuak dauzkate.
Gela bakoitzean aurki daiteke: ohea, armairua, lanerako mahai apalduna, aulkia, konketa, hozkailua eta Interneterako konexioa (wifi).
Garbiketa zerbitzu erregularra egiten da, xukaderak eta maindireak aldatzearekin batera.
Zerbitzu komunak
Egoiliarrek honeko gela eta zerbitzu komunak dauzkate:
- Telebista gela eta egongela.
- Musika gela.
- Ping-pong gunea.
- Dohan erabil daitekeen sukalde hornitua: bitrozeramikak, labea, mikrouhinak, hozkailu-izozkailuak eta armairuak egoiliar bakoitzarentzat.
- Ikasketa gela.
- Kirol eremuak: futbol zelaia, saskibaloi pistak, frontoia, kiroldegi estalia.
- Ikuzketa autozerbitzua.
- Bizikletak eta motoak gordetzeko eremua.
Informazio gehiagorako
Harrera irekita egoten da 8etatik ordubietara, astelehenetik ostiralera. Premiak, iradokizunak, ekarpenak edo hobekuntzak aurkezteko tokia da, eta bertan jaso daiteke informazioa eta/edo orientabidea.